Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2022ko apirilaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
1456

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Bulegoan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 31ko Ebazpenean (zeinaren bitartez Bulegoan lanpostu bat izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita) xedatutakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Pedro Alberto González González jauna idazkari nagusi izendatzea (Kodea: 011; dotazio-zenbakia: 1).

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko apirilaren 1etik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Bulegoaren zuzendariari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,

MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala