Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2022ko martxoaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1450

IRAGARKIA, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 343/2021-L prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea bidaltzea Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5 zenbakiko Epaitegira:

343/2021-L prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2020ko maiatzaren 25eko erreklamazioaren ustezko ezespenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa, alarma-egoera deklaratu ondoren irakasleen beharrak aldi baterako betetzeko prozedura gelditzearen aurkakoa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5 zenbakiko Epaitegian eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

ERANSKINA
EMATEN DEN EPAIAK UKI DITZAKEEN PERTSONEN ZERRENDA:

Eskaera baiesteak zerrenda hauetako izangaiei eragin diezaieke:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala