
65. zk., 2022ko martxoaren 31, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1449
IRAGARKIA, 142/2022 prozedura arruntean (3. sekzioa) interesa duten pertsonak epatzeari buruzkoa.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Funtzio Publikoko zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira bidaltzea honako prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:
142/2022 prozedura laburtua, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 2021eko abenduaren 21eko 75/2021 Ebazpenaren aurka jarri dena. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2021eko lan-eskaintza publikoa onartzeko erabakia, eta EAEko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen dira Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak.
Aurkeztu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen 2021eko lan-eskaintza publikoari lotutakoa da.
Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazketan), prozedura horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 18a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.
RSS