Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2022ko martxoaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1448

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko martxoaren 9koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez eguneratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Mentalaren Aholku Kontseiluaren osaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Mentalaren Aholku Kontseiluaren osaera eguneratzeko Osasuneko sailburuaren 2022ko martxoaren 9ko Aginduan, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu baitzen, 2022ko martxoaren 23an, 59. zenbakian.

2022/1355 (2/2) orrialdean, ebazpen-zatiko Lehenengo puntuan,

honako hau dio:

«Leire Erkoreka Anda - Bizkaiko B-G ESIko Psikiatria Zerbitzuko klinika-burua.»

Baina honela esan behar du:

«Leire Erkoreka González - Bizkaiko B-G ESIko Psikiatria Zerbitzuko klinika-burua.»


Azterketa dokumentala