Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2022ko martxoaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1447

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2022ko urtarrilaren 26ko Aginduan ezartzen den Dirulaguntzen Batzordea osatuko duten pertsonak. Agindu horren bidez, 2022. urterako oinarriak onartzen dira, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategian (Leader ikuspegian) finkatzen diren xedeak lortzeko laguntzen deialdiarenak.

Ikusi da otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia.

Ikusi da 2022ko urtarrilaren 26ko Agindua (2022ko otsailaren 10eko EHAA, 29. zk.), zeinaren bidez arautzen baitira, 2022ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Aipatutako aginduaren seigarren oinarriaren arabera, batzorde bat sortu behar da, aurkeztutako eskabideetarako dirulaguntzak aztertzeko, bai eta laguntzarik jaso ez duten proiektuetarako ebazpen-proposamen bat prestatzeko ere. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari aurkeztu behar zaio aipatutako batzordea, zeina «Landa Garapenerako Mendinet» Tokiko Ekintza Taldeko kide batek eta Zuzendaritza horretako bi teknikarik osatuko baitute.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzen Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta osaera jakinaraztea:

Batzordeburua:

• Ibon Arbaiza Ugarte.

Batzordekideak:

• Angeles Diez Diez, idazkari-lanak ere egingo ditu.

• Ohiana Martínez Errasti, «Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea – Mendinet» taldeko buru gisa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala