Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2022ko martxoaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1445

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-inguruneen garapenera eta ekonomia-dibertsifikaziora bideratutako laguntzak esleitzeko balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (Erein pribatuak 2022).

Ikusi da 2021eko abenduaren 15eko Agindua (2021eko abenduaren 30eko EHAA, 261. zk.), zeinaren bidez deialdia egiten baita 2022ko ekitaldirako «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita balorazio-batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Balorazio-batzordeak hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko eskumena duen Zuzendaritzako hiru teknikari, alegia, Zuzendaritza horretako titularrak ebazpen bidez izendatuak. Ebazpenean zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta haren osaera jakinaraztea:

Batzordeburua:

• Ibon Arbaiza Ugarte.

Batzordekideak:

• Inma Lacalle Aberásturi, idazkaria ere izango dena.

• Iker Ortega Ruiz.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala