Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2022ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1426

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 17koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Akarregi-Ergobia tarteko Urumea ibaiaren uholdeen aurkako proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen diona.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2018ko azaroaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, «Akarregi-Ergobia tarteko Urumea ibaiaren uholdeen aurkako proiektua»-ri hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko azaroaren 22an. Behin jendaurrean jartzeko epea bukatuta, alegazio bat aurkeztu da, eta honako aldaketa hau egin da proiektuan:

– Ergobiako zubian dagoen hormatxoari jarraipena ematen dion hormatxoa kendu da, eta «Astigarragako (Gipuzkoa) Ergobiako zubia zaharberritzeko proiektua» izeneko uholdeen aurkako defentsa-lanen exekuzioa osatuko duen proiektua idatzi da.

Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zaio, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. Tituluaren II. Kapituluaren 2. atalean xedatutakoari jarraituz. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendariaren 2019ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren txostena egin zen. Txosten horrek ez du aurreikusten ingurumenean eragin negatibo nabarmenik sortuko denik, eta, horrenbestez, ez da beharrezkotzat jotzen proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea.

Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena eman zaio, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta betetzen duela alorreko legeria berezia, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak ere.

2010eko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluaren saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez –Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz eman zen eskuordetza hori, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 7.2.ñ) artikuluaren arabera–, zuzendari nagusiari dagokio proiektua onestea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Akarregi-Ergobia tarteko Urumea ibaiaren uholdeen aurkako proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– «Akarregi-Ergobia tarteko Urumea ibaiaren uholdeen aurkako proiektua» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa behin betiko onestea, kontratarako aurrekontua hau dela: bost milioi zazpiehun eta hogeita hamazortzi mila eta berrogei euro eta hamalau zentimo (5.738.040,14), BEZa barne.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela, proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren eta kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren kasu guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala