Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2022ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1424

AGINDUA, 2022ko martxoaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Angeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Angeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 768/2014 Errege Dekretua, irailaren 12koa, (urriaren 4ko BOE), zeinaren bidez Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen baita eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen baitira, 239/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, (otsailaren 5eko EHAA), zeinaren bidez ezartzen baita Osasun Dokumentazioko eta Administrazioko goi-mailako teknikari-tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da 2022-2023 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode-zenbakia: 48002328 eta 014619.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Angeles Custodios».

Titularra: Santos Angeles Custodios.

Helbidea: Zabalbide, 21.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Lanbide heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat gehitzea: «Osasun Dokumentazioa eta Administrazioa».

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

– Lanbide-arloa: Osasungintza.

• Erizaintzako zaintza osagarriak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Farmazia eta parafarmazia erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Osasun dokumentazioa eta administrazioa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Ahoaren eta hortzen higienea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

• Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzeko eta ixteko baimenak, eta emandako baimenetan aldaketak egitea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala