Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2022ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1421

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita ekintzaileei laguntzeko 2021eko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ekintzaileei laguntzeko 2021eko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko maiatzaren 25ean egindako bileran (2021eko ekainaren 16ko EHAA, 117. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

I. ERANSKINA
ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ENPRESA-PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ENPRESA-JARDUERA BAT SENDOTZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala