Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2022ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1420

6/2022 DEKRETUA, martxoaren 24koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio, instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek Kontseilurako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia lau urtekoa izango dela, berrautatzearen kalterik gabe.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeen ordezkari gisa, lehendakariaren maiatzaren 9ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatutako kide titular bat eta ordezko bat ordeztu ditu, eta haien ordezkaritzan izendapen berriak egitea erabaki du.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Mikel Barturen Nuño jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko erakundeek izendatuta, Gonzalo Rodriguez Aguirregoitia jaunaren ordez.

2. artikulua.– Soraya Chacón Ramos, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko erakundeek izendatua, Iñigo Vidaurrazaga Vidal jaunaren ordez.

3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala