Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2022ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BARRUNDIAKO UDALA
1419

IRAGARKIA, oposizio-sistemaren bidez peoi plaza bat hautatzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Aldizkari Ofizialean (2021eko ekainaren 7koa, 62. zk.) osorik argitaratu dira Barrundiako Udaleko funtzionarioen plantillako peoi plaza bat betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Plaza hori Administrazio Bereziko eskalakoa da, Zerbitzu Berezien azpieskalakoa, C Sailkapen Taldekoa, C2 azpi-taldekoa eta derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna ezarrita duena, eta oposizio-sistemaren bidez beteko da.

2022ko urtarrilaren 5eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (2 zenbakian), hain zuzen, oinarri horiek zuzentzeko iragarkia argitaratu da.

Deialdi horietan parte hartzeko eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ozaeta, 2022ko martxoaren 21a.

Alkatea,

IGOR MEDINA ISASA.


Azterketa dokumentala