
63. zk., 2022ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1411
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita jasotako osasun zerbitzuengatik zor diren tasen zerrenda.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Gainera, interesdunei jakinarazten zaie honako epe hauek dituztela zor duten zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko:
a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen bada hilaren 1etik 15era bitartean, argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo hurrengo egun baliodunera arte, egun hori balioduna ez bada, eta
b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen bada hilaren 16tik azken egunera bitartean, argitaratzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.
Zor horri buruzko argibideak Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzaren egoitzan emango dira (Errekalde zumarkalea, 39 A, Bilbao).
Jakinarazten diren likidazioekin ados ez badaude, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango da, baina ez biak batera:
1.– Berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.
2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurreko paragrafoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, ez bada bermatzen, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko martxoaren 17a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.
RSS