
63. zk., 2022ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1409
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratuko dituen epaimahai kalifikatzailearen osaera eta argitaratzen baita kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratuko dituen balorazio-batzordearen osaeran egindako aldaketa bat.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, toki-erakundeentzako eta haiek sustatutako erakundeentzako 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak arautu ziren, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak susta eta babes zitzaten.
Ebazpen horren 10. artikuluan, epaimahai kalifikatzaile bat aurreikusita dago, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta ebazpen-proposamen bat aurkeztuko du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da nola dauden osatuta laguntzak emateko proposamena egin behar duten organoak.
Era berean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen erakundeen funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautu zen. Ebazpen horren 10. artikuluan, balorazio-batzorde bat sortu zen eta kideak izendatu, izen eta abizenekin.
Otsailaren 15eko 30/2022 Dekretuaren bidez, Laura Alzola Kirschgens izendatu zen Kontsumobideko zuzendari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da nola dauden osatuta laguntzak emateko proposamena egin behar duten organoak.
Eta ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren 10. artikuluan aurreikusitako epaimahai kalifikatzailearen osaera. Ebazpen horren bidez, toki-erakundeentzako eta haiek sustatutako erakundeentzako 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak arautu ziren, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak susta eta babes zitzaten.
Honela egongo da osaturik:
– Laura Alzola Kirschgens, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria, batzordeko buru izango dena.
– Teresa Simal Clemente, Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitateko arduraduna.
– Arrate Martinez de Gereñu Ortuoste, Erreklamazioetarako, Bitartekaritzarako eta Arbitrajerako Unitatearen arduraduna, Balorazio Batzordeko idazkari-lanak egingo dituena.
– Euskal Udalen Elkartea (EUDEL) delakoaren bi ordezkari.
– Anabel Landa Gaubeka, Berangoko alkatea.
– Dorleta Goiburu Muruaga, Eudeleko teknikaria.
Bigarrena.– Argitara ematea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2021eko abenduaren 7ko Ebazpenaren 10. artikuluan aurreikusitako balorazio-batzordearen lehendakari berria (ebazpen haren bidez, kontsumitzaileen erakundeentzako dirulaguntzak ematea arautzen da):
– Balorazio-batzordeko lehendakaria: Laura Alzola Kirschgens
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria,
LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.
RSS