
63. zk., 2022ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1405
HUTS-ZUZENKETA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariaren urtarrilaren 28ko 5/2022 Ebazpenarena, erakunde horretako lanpostuen zerrenda aldarazten duen Epaitegiko Osoko Bilkuraren Erabakia argitara ematen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak agintzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada, testua argitaratzeko agindu duen organoak hala eskatuta.
Era horretako akatsak azaleratu dira Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariaren urtarrilaren 28ko 5/2022 Ebazpenean, Erakunde horretako lanpostuen zerrenda aldarazten duen Epaitegiko Osoko Bilkuraren Erabakia argitara ematen duenean; Ebazpen hori 2022ko otsailaren 9an eman zen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 28. zk., eta honen bidez, zuzentzen da.
2022/654 (4/1) orrialdean, euskarazko ordainean,
honako hau dioen tokian:
«Bestalde, joan den urriaren 28an, Eusko Legebiltzarrak 6/2021 Legea onartu zuen, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzen duena. Lege horren zioen azalpenean adierazten da gizarteak jarduera publikoan gardentasun handiagoa eskatzen duela eta komeni dela Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araubide juridikoaren alderdi jakin batzuk aldatzea; horretarako, beharrezkoa da independentzia- eta inpartzialtasun-printzipioak bermatzeko neurriak sustatzea, euskal finantza-sektorearen kontrol- eta fiskalizazio-organoak indartu ahal izateko. Ildo horretan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak aurreikusten du Gardentasunaren Atarian herritarren eskura jarri behar dela, modu zentralizatuan, publikotasun aktiboaren betebeharraren baitan dagoen informazio guztia, eta, nolanahi ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako behin betiko fiskalizazio-txostenak, urteko lan-programa, urteko memoriak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako urteko aurrekontua. Aldaketa horiei aurre egin behar zaienez, komeni da auditoretzako aholkularientzako LPZn dauden 8 lanpostuetatik bat amortizatzea, ezaugarri bereko lanpostu bat sortzeko, Lehendakaritzako aholkulariaz bestelako zereginak beteko dituena, ordainsari-maila berari eutsiz.»
esan behar du:
«Bestalde, joan den urriaren 28an, Eusko Legebiltzarrak 6/2021 Legea onartu zuen, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzen duena. Lege horren zioen azalpenean adierazten da gizarteak jarduera publikoan gardentasun handiagoa eskatzen duela eta komeni dela Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araubide juridikoaren alderdi jakin batzuk aldatzea; horretarako, beharrezkoa da independentzia- eta inpartzialtasun-printzipioak bermatzeko neurriak sustatzea, euskal finantza-sektorearen kontrol- eta fiskalizazio-organoak indartu ahal izateko. Ildo horretan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak aurreikusten du Gardentasunaren Atarian herritarren eskura jarri behar dela, modu zentralizatuan, publikotasun aktiboaren betebeharraren baitan dagoen informazio guztia, eta, nolanahi ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindako behin betiko fiskalizazio-txostenak, urteko lan-programa, urteko memoriak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako urteko aurrekontua. Aldaketa horiei aurre egin behar zaienez, komeni da auditoretzako aholkularientzako LPZn dauden 8 lanpostuetatik bat amortizatzea, ezaugarri bereko lanpostu bat sortzeko, Lehendakaritzako aholkularia, auditoretzaz bestelako zereginak beteko dituena, ordainsari-maila berari eutsiz».
2022/654 (4/2) orrialdean, euskarazko ordainean,
honako hau dioen tokian:
«Bigarrena.– Aholkularitzako aholkulari lanpostu baten (aldi baterako lanpostua) amortizazioaren berri ematea Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako Langileen Erregistroko Zerbitzuari, Kargu Publikoen Katalogoa eguneratze aldera, bai eta "Lehendakaritzako aholkularia" aldi baterako lanpostu berri».
esan behar du:
«Bigarrena.– Auditoretzako aholkulari lanpostu baten (aldi baterako lanpostua) amortizazioaren berri ematea Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren Zuzendaritzako Langileen Erregistroko Zerbitzuari, Kargu Publikoen Katalogoa eguneratze aldera, bai eta "Lehendakaritzako aholkularia" aldi baterako lanpostu berri baten sorreraren berri ematea ere».
RSS