
63. zk., 2022ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1403
AGINDUA, 2022ko martxoaren 18koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita, izendapen askeko sistemaren bidez, Lan Ikuskaritzako burua –511211/4 kodea–, Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzan.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzan Lan Ikuskaritzako buruaren lanpostua –511211/4 kodea– izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2022ko otsailaren 8ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2022ko otsailaren 22ko EHAA, 38. zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Shandra Vivas Rodríguez Lan Ikuskaritzako buru izendatzea (kodea: 511211; dotazioa: 4), Lan eta Enplegu Saileko Gipuzkoako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzan.
Bigarrena.– Agindu honek 2022ko martxoaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 18a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS