
62. zk., 2022ko martxoaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ZESTOAKO UDALA
1396
IRAGARKIA, 2019ko enplegu publikoaren eskaintza aldatzeari buruzkoa.
Zestoako Udalaren 2019ko Lan Eskaintza Publikoa 2019ko ekainaren 5ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 105. zenbakian. Ondoren, 2019ko ekainaren 11n, 109. zenbakian, akatsen zuzenketa argitaratu zen.
Baita ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2019ko ekainaren 25an, 119 zenbakian.
Zestoako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 15ean, Eginkizun Anitzetako Ofizial lanposturako eskatzen den titulazioaren atala aldatzea erabaki du, B1 gidabaimena barneratuz.
Horiek horrela direla, hauek dira Gobernu Batzarrari proposatutako
ERABAKIAK
1.– 2019ko Lan Eskaintza Publikoaren aldaketa onartzea.
2.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legeak 24. artikuluan, xedatutakoa beteaz,
2019RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKO ALDAKETA
KARRERAKO FUNTZIONARIOAK
– Izena: Eginkizun anitzeko ofiziala.
– Dotazioa: 1.
– Izaera: funtzionarioa.
– Taldea: C2.
– Eskala: Zerbitzu eta obra lanak.
– Azpieskala: Zerbitzu berezia.
– Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan Graduatua edo baliokideak. B1 gida baimena edo baliokideak.
– Hizkuntza eskakizuna: 2, 1991-07-31ko derrigortasun datarekin.
– Maila: D.O. 17.
– Dedikazioa: osoa.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Zestoa, 2022ko martxoaren 18a.
Alkatea,
MIKEL ARREGI URRUTIA.
RSS