
62. zk., 2022ko martxoaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
1392
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 17koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako lanpostuak.
2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Deialdi horren helburua zen Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agente kategoriako lanpostuak betetzea.
Gorlizko Udalak plaza bat eskaini zuen bere Udaltzaingo Kidegoko Oinarrizko Eskalako agente kategorian.
178/2022 Alkatetza-dekretuak honako hau ebatzi du: «Errebokatzea 2021eko abenduaren 10ean Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari eskatutako kudeaketa-gomendioa, Euskal Poliziaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozesu bateratuak kudeatzeko, zehazki, Udaltzaingoko Agente plaza (kodea: 031008), eta indarrik gabe uztea eskaera hori».
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bertan behera uztea 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.) deitutako hautaketa-prozeduran Gorlizko Udalak eskainitako plaza.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean aurkara dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azken kasu horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan jasotako administrazioarekiko auzien epaitegien lurralde-eskumeneko arauak errespetatu beharko dira.
Arkauti, 2022ko martxoaren 17a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS