
60. zk., 2022ko martxoaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1374
IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2021-2022 ikasturtean osasun-arrazoiengatiko eskola-orduen 1/3 murrizteko eta zerbitzu-eginkizunak baimentzeko deialdia ebatzi zen.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori eranskineko pertsonari jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Honekin batera doan eranskinean adierazten den interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 945 018284).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 14a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.