Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2022ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1350

IRAGARKIA, 1/2022 prozedura arruntaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. Epaitegian (1/2022 prozedura arrunta) UPV/EHUko gerentearen 2021eko urriaren 28ko Ebazpenaren kontra, ebazpen horren bidez ezetsi egin baitzen III. sailkapen taldeko Osasuneko/Animaliategiko teknikari espezialisten kategorian lan kontratudun langile bezala sartzeko hautaketa prozesuko epaimahaiak 2021eko maiatzaren 4an emandako Erabakiaren kontra jarri zen gorako errekurtsoa. Hautaketa prozesurako deialdia errektorearen 2018ko azaroaren 2ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2022ko martxoaren 14a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala