Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2022ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1335

AGINDUA, 2022ko martxoaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko urriaren 14ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako zein -egintzetarako laguntzen deialdia, 2022. urterakoa, egiteko dena.

2021eko urriaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (211. zk.), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 14ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako zein -egintzetarako laguntzen 2022. urteko deialdia egin zen.

Agindu horren laugarren ebazpen-zatian, honako hau ezartzen da:

«Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, Balorazio-batzordea sortu zen, aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Honako hauek osatuko dute batzorde hori: elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Javier Plasencia Cuadradok (lehendakari jardungo du), Elisa Torre-Enciso Encisok eta Nora Beltrán de Otalora Errastik (bokal jardungo dute). Batzordeko idazkaria M.ª Ángeles Alustiza Aguirre izango da, hitzarekin baina botorik gabe».

Agindua aipatutako egunean argitaratu ondoren, beharrezkoa da Javier Plasencia Cuadradoren ordez honako hau jartzea: Raúl Pérez Iracheta.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 14ko Aginduaren laugarren ebazpen-zatia aldatzea. Agindu horren bidez, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako zein -egintzetarako laguntzen 2022. urteko deialdia egin zen. Honela geratzen da idatzita, beraz:

«Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 10.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, balorazio-batzordea sortu zen, aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Honako hauek osatuko dute batzorde hori: Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Pérez Irachetak (lehendakari jardungo du), Elisa Torre-Enciso Encisok eta Nora Beltrán de Otalora Errastik (bokal jardungo dute). Batzordeko idazkaria M.ª Ángeles Alustiza Aguirre izango da, hitzarekin baina botorik gabe».

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dezakete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 15a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala