Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1329

IRAGARKIA, zeinaren bidez zitazioa egiten baita ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko bisitarako.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.

Ezezaguna denez aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua, edo, Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako zitazioa jakinarazten saiatu den arren, helburua lortu ez duenez Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.

Beraz, Iragarki honen I. eranskinean zehaztutako interesdunak zitatzen dira. Iragarkian, ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatzeko bisita egiteko tokia ezartzen da; bai eta eguna eta ordua ere. Bertan, zuzenean edo behar bezala egiaztutako ordezkari bidez aurkeztu beharko dira.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala