Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1321

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira egon daitezkeen interesdunak, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 3 Epaitegian ager daitezen, 039/2022 prozedura laburtuan bideratzen ari den ELAk jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

Espediente-zenbakia: PCA-368/2022-X (SIN-CON-114/2021-X).

ELAk administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 18ko Aginduaren aurka; errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 3 Epaitegian bideratzen ari den 045/2022 prozedura laburtuan sartzen da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, hirugarren interesdun oro epatzen da, eta jakinarazi aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala