Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1320

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, ekonomiaren hainbat sektoretan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den EEEri eskumena eman zaio energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak eta energia-dibertsifikazioa bultzatzeko eta energia-azpiegiturak sustatzeko jarduketak gauzatu ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian jasotako helburuak betetzeko. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira zenbait laguntza-programa, izan ere, programa horien bidez energia-efizientzia eta energia-berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi baita jarduera-sektore guztietan.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren bidez, zeina 2021eko abenduaren 22ko 305. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekonomiaren hainbat sektoretan –sektore publikoa barne– instalazio berriztagarri termikoak ezartzeari lotutako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

1124/2021 Errege Dekretuko 10. artikuluko 2. atalean ezarritakoa betez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta EEEko zuzendari nagusiak formalki jakinarazi zion IDAE Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuari Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza espresuki eta argi eta garbi onartzen zuela, Errege Dekretu horri erabat lotuta egonik guztira 8.941.671 euroko diru-kopurua dena.

Programa hori egikaritzea lagungarria izango da Europar Batasunaren araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak Euskal Autonomia Erkidegoan lortzeko, ekonomiaren hainbat sektoretan –sektore publikoa barne– instalazio berriztagarri termikoak ezartzearen bidez.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– EEEko organo errektoreen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoa betez, ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, horren edukia ebazpen honi lotu zaiolarik I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2022ko martxoaren 8a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala