Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1318

36/2022 DEKRETUA, martxoaren 8koa, Larraulgo udalerrian (Gipuzkoa) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat sortzen duena, Asteasuko (Gipuzkoa) CEIP Pello Errota HLH ikastetxe publikoa bereiztearen ondorioz.

Autonomia Estatutuarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat egitea, sailkatzea eta kentzea.

Bestalde, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak 5. artikuluan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoaren botere publikoei dagokie irakaskuntzako programazio orokorra egitea, bai eta euskal eskola publikoa osatzen duten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzea ere, irakaskuntzaren kalitatea bermatuko duen plangintza demokratiko eta partaidetzazko baten esparruan.

Laurralgo udalerrian ez dago Haur eta Lehen Hezkuntzako berezko irakaskuntza-eskaintzarik. Hori dela eta, lekualdatutako bi gela dituzte, Asteasuko Haur eta Lehen Hezkuntzako CEIP Pello Errota HLH ikastetxeari atxikita daudenak. Udalerri bakoitzean, berariazko eraikinak, instalazioak eta irakasleak dituzte.

Dekretu honen helburua ikastetxe berri bat sortzea da, atxikitze-ikastetxetik (CEIP Pello Errota) bereizia, udalerriko gizarte- eta hezkuntza-errealitateari erantzungo diona, eta «eskola txikien» kontzeptuan sartuko dena.

Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzea hezkuntza-administrazioen egitekoa da, hala baitago jasota Hezkuntza Eskubidea arautzeari buruzko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 8an izandako bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Egun Asteasuko CEIP Pello Errota HLHI ikastetxeari (kodea: 012017 eta 20000326) atxikita dauden ikasgela lekualdatuak bereizten dira, eta, horren ondorioz, jarraian aipatzen den ikastetxe berria sortu eta abian jartzen da 2022-2023 ikasturteko uztailaren 1etik aurrera:

EAEko kodea: 013667.

Kodea: 20015494.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Herria: Larraul.

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea.

Izen espezifikoa: «Larraulgo Herri Eskola».

Helbidea: Larraul gunea 36, Urbeltz. PK: 20159.

2. artikulua.– Dekretu honen bidez sortutako ikastetxeko lanpostuak lanpostu-zerrenda onartzen duen dekretuan ezarriko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2022ko uztailaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala