Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1310

80/2022 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Félix Inchausti Gómez jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalganeko Osasun Mentaleko Zentroko Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen azaroaren 15eko 247/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalganeko Osasun Mentaleko Zentroko Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistema bidez (2022ko urtarrilaren 10eko EHAA 5. zk. eta 2022ko urtarrilaren 15eko BOE 13. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Félix Inchausti Gómez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalganeko Osasun Mentaleko Zentroko Atal Sanitarioko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Félix Inchausti Gómez jauna izendatzea Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalganeko Osasun Mentaleko Zentroko Atal Sanitarioko Buru aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko apirilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala