Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1308

355/2022 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jacinto Ruiz Osma jauna Administrazio eta Kudeaketako atalburu-A (Kontabilitatea) izendatu den, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

1977/2021, urriaren 18ko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Administrazio eta Kudeaketako Atalburu-A (Kontabilitatea) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jacinto Ruiz Osma jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Administrazio eta Kudeaketako Atalburu-A (Kontabilitatea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jacinto Ruiz Osma jauna izendatzea Administrazio eta Kudeaketako Atalburu-A (Kontabilitatea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu data honetatik aurrera: 2022ko martxoaren 1a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau pertsona interesdunei jakinaraztea, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2022ko otsailaren 23a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala