Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1307

230/2022 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arianne Peñaranda Rovira andreari Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ondarroako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.

5/2022 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Ondarroako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Arianne Peñaranda Rovira andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIko Ondarroako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arianne Peñaranda Rovira andreari esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIko Ondarroako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– Arianne Peñaranda Rovira andreak bi eginkizun izango ditu: kudeatzea eta asistentzia ematea; eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Izendapen honek ez dakar berekin, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2022ko martxoaren 1ean izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko otsailaren 22a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala