Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1306

66/2022 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Virginia Villaverde Aguirre andrea Irakaskuntzako eta ikerkuntzako gainbegirale izendatu den izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Urdulizko Ospitalean.

Abenduaren 15eko 485/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan Irakaskuntzako eta ikerkuntzako Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Virginia Villaverde Aguirre andereak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Irakaskuntzako eta ikerkuntzako Gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Virginia Villaverde Aguirre anderea Irakaskuntzako eta ikerkuntzako Gainbegirale izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorio ekonomikorako eta administratiboetarako data hau izango da: 2022ko otsailaren 21a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari jakinaraziko zaie.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko otsailaren 18a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala