Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1305

46/2022 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Díez González andreari Osakidetzako Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Alangoko Lehen Mailako Arreta unitateburu eginkizunak esleitzen diren.

Urriaren 5eko 380/2021 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Uribeko ESIko Alangoko Lehen Mailako Arreta unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Díez González andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Uribeko ESIko Alangoko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Díez González andreari esleitzea Uribeko ESIko Alangoko Lehen Mailako Arreta unitateburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Ana Díez González andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Uribeko ESIko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arreta Unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Inolaz ere, ez dira Lehen Mailako Arreta unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatuko, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2022ko otsailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Uribeko ESIari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko otsailaren 8a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala