Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2022ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1296

IRAGARKIA, 2022ko martxoaren 8koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita instalazio honetarako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera: petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoetan biltegiratzea eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egitea, Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia).

Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01etik 11ra) jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegi teknikoan aurreikusitako ondorioetarako, honako eskaera hau jendaurrean jartzen da:

– Espedientea: 48-CG-Y-2022-00001 IFT/JMG.

– Eskatzailea: Ned Suministro GLP SAU; helbidea: Euskadi plaza 5, 23. solairua, 48009 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: aldez aurreko administrazio-baimena lortzea PGLa andel finkoetan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko, Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia).

– Eremu geografikoa: Ibarrangeluko udal-mugartea (Bizkaia).

– Aurrekontua: 186.366 euro.

Argitara ematen da hori jendeak horren berri izan dezan, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak -bi kopia- aurreko paragrafoan adierazitako lekuetan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2022ko martxoaren 8a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala