Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2022ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BIGARREN ATALEKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1293

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko apelazioan bideratutako 2014/2021 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa – ZULUP.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 2014/2021 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Linea Directa Aseguradora, S.A.

Abokatua: Catalina Herreros Ibarra andrea.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru jauna.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2022-02-28an. Hona hemen epaitza:

«Ezesten da Linea Directa Aseguradora, S.A.ren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Azpeitiko Lehen Auzialdiko 2 Epaitegiak emandako 2019ko urtarrilaren 23ko epaiaren aurka. Ebazpena zehaztasun guztiekin berresten da, eta gora jotze honetan sortutako kostuak alderdi errekurtsogileari ezartzen zaizkio.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858 0000 12 2014 21. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Auto Group Shunn, S.L. demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2022ko martxoaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala