Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2022ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1279

283/2022 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez M.ª Jose Ereño Ealo andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko burua (arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena), aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen 2021eko otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko azaroaren 30eko EHAA 238. zk. eta 2021eko abenduaren 9ko BOE 294. zk.).

Barrualde-Galdakaoko ESIko Gerentzia Zuzendaritzaren abenduaren 10eko 1719/2021 Ebazpenaren bidez (2022ko urtarrilaren 5eko EHAA 3. zk. eta 2022ko urtarrilaren 15eko BOE 13. zk.), zuzendu egin zen otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean lehiaketarako deitutako lanpostuaren izendapena, arlo klinikoa zehaztuz. Hala izendapen hau izatera igaro zen: Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Burua (Arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, M.ª Jose Ereño Ealo andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Jose Ereño Ealo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buru (Arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa, arreta espezializatuarekin lotura duena) izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2022ko martxoaren 7a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2022ko martxoaren 4a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala