Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1245

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Erandioko udalerriko (Bizkaia) «Vitae Bilbao» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Erandioko udalerriko (Bizkaia) «Vitae Bilbao» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakiak: 48019729 eta 015900.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Vitae Bilbao».

Titularra: Forma´t en Formació Professional, S.L.

Helbidea: Goierri Martiartu errepidea 13 (Travessia Ramon Berenguer IV, 4 08338 Premiá de Dalt)

Udalerria: Erandio.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2022-2023 ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Lanbide Heziketako ikasketak irakasteko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala