Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2022ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1241

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpean dauden eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak 2022ko soldata-taulei lotuta egin duen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kodea: 86002445012005).

AURREKARIAK

2022ko urtarrilaren 20an, aipatu hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak egindako akordioaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatuta egon da dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) 2. artikuluan Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta 6. artikuluan ezartzen du sail horrek egikarituko duela lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (gero uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatzen duena) 10.1.i) artikuluan ezartzen du Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatuko duela, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Akordioa Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek sinatu dute, Langileen Estatutuari buruzko Legeak 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunekin bat etorriz.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AKORDIOA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENPEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZAILEEN ETA JOLASTOKIKO ZAINTZAILEEN ENPRESA EMAKIDADUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAK EGIN DUENA, 2022KO SOLDATA-TAULEI LOTUTA

Bilbon bildu dira, Lan Harremanen Kontseiluaren egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkartea (EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak), hitzarmenaren Batzorde Paritarioa osatzen dutelako. Aho batez hartu dute honako erabaki hau:

Lehenengoa.– 2022. urterako soldata-taulak onartzea, Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko langileen ordainsariak % 99,5ekin parekatuta. Eusko Jaurlaritzak erreferentziazko langileen taula berriak argitaratzen dituenean, 2022rako igoera aplikatuta, Batzorde Paritarioak berriro eguneratuko ditu taula sektorialak; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren erreferentziazko langileen taulen % 99,5ekin parekatzeko egoki den igoera 2022ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin aplikatuko da.

Bigarrena.– Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari, Tomás Arrieta Heras jaunari, aginduko zaio Lan Agintaritzari aurkezteko 2022rako soldata-taulak onartzen dituen akordio hau, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.

2022. URTEKO SOLDATA-TAULAK
(% 99,5ekin parekatzea)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala