
48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1119
IRAGARKIA, Justizia Administrazioko zuzendariak emandako kargu-uztearen espedienteari hasiera ematen zaiola jakinarazteko dena, errendimendu nahikorik ez dagoelako eta/edo gaitasunik ez dagoelako.
Eranskinean aipatzen den pertsonari gaitasun edo errendimendu nahikorik ez izateagatik lanpostua uzteko espedientea hasteko ebazpena ohiko moduan jakinarazten saiatu arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da 2022ko urtarrilaren 11n eman dela kargu-uztearen espedientea (20/2022 zenbakia) hasteko ebazpena, gaitasun faltagatik edo errendimendu eskasagatik.
Legezko ohartarazpenak:
– 10 egun balioduneko epea du, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat jotzen dituen alegazio, dokumentu edo informazio guztiak aurkezteko eta/edo bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen frogak egitea eskatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak, «dies a quo» moduan, epeak zenbatzeari dagokionez.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.