Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1117

IRAGARKIA, Farmaziako zuzendariak 2022ko otsailaren 24an emandako Ebazpena argitara ematen duena. Ebazpen horren bidez baimena ematen da Vitoria-Gasteiz farmazia-eskualdean farmazia bat jartzeko.

1.– 2019ko ekainaren 17an, Osasuneko sailburuak agindu baten bidez iragarri zuen bidezkoa zela Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia berri bat jartzea. Iragarkia 2019ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

2.– Ondoren, 2020ko azaroaren 2an, Osasuneko sailburuak agindu baten bidez iragarri zuen farmazia berri hori sortzeko prozedura hasi zela. Iragarkia 2020ko azaroaren 17ko EHAAn argitaratu zen (228. zenbakian), eta bertan azaldu zen farmazia hori honako osasun-eremu hauetakoren batean jarri beharko zela:

1.1.02 Aranbizkarra II.

1.1.09 Lakua-Arriaga.

1.1.12 Ariznabarra-Ajuria-San Martin.

3.– Merezimenduak Baloratzeko Batzordeak aipatu farmaziaren titulartasuna emateko lanak egin zituen eta, amaitzean, lortutako puntuen arabera ordenatuta zeuden lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zuen. Zerrenda horretan Unai Berasategui Asurabarrena jauna da puntu gehien dituen lehiakidea. Batzordeak 2021eko maiatzaren 13an emandako erabakia 2021eko ekainaren 8ko EHAAn argitaratu zen (111. zenbakia).

4.– Prozeduraren izapidea amaitu da, 338/1995 Dekretuak ezartzen duena betez (338/1995 Dekretua, ekainaren 27koa, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen dituena; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaren bidez aldatu zena); ondorioz, Farmaziako zuzendariak, 2022ko otsailaren 24ko Ebazpenaren bidez, Unai Berasategui Asurabarrena jaunari baimena eman dio farmazia bat jartzeko honako kokaleku honetan: Martxoak 8 etorbidea, 5. zenbakia, Vitoria-Gasteiz. Dena den, baimena baliozkoa izateko ezinbestekoa izango da Berasategui jaunak jarduteko baimena eskuratzea.

5.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 46. artikuluan ezartzen duena aplikatuz, prozeduran interesa dutenek hamar eguneko epea izango dute, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, emandako egintzaren testu osoa ikusteko Farmazia Zuzendaritzaren bulegoan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 24a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala