Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1114

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 21ekoa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita nork osatuko duen Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2022ko programako hautaketa-batzordea.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2021eko abenduaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan ezartzen denez, Gazteriaren zuzendariak ebazpena emango du parte-hartzaileen aurrehautaketa eta hautaketa egiteko ardura izango duen hautaketa-batzordearen osaerari buruz.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako hautaketa-batzordeko kideen zerrenda argitaratzea. Hauek dira:

– Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna, Gazteriako zuzendariak izendatua. Batzordeburua izango da, eta, kalitateko botoa izanik, azken hitza izango du boto-berdinketa gertatuz gero.

– Marlen Eizaguirre Marañón, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkaria, eta Mónica Fernández Vidal, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkariaren ordezkoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak izendatuak.

– Ricardo Fernández Quintana, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Julen Sasiain Abin, Euskadiko Gazteen Kontseiluak proposatua eta Gazteriako zuzendariak izendatua.

– Eugenio Alonso Bartolomé, Tomás Aranberri Epelde, Iban Askasibar Aguirre, Amaia Iguaran Bonilla, Aurelien Christian Manga, Maria José Martínez Remirez, Leyre Sainz Piñero, Claudia Sánchez Zavalaga eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena ordezkariak, Garapenerako lankidetza-programetan diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek proposatuak eta Gazteriako zuzendariak izendatuak.

– Beñat Martínez Castillo, Gazteria Zuzendaritzako teknikaria, Gazteriako zuzendariak izendatua. Idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 21a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.


Azterketa dokumentala