
48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 2 orri.)
- EPUB (130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1113
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 11koa, Justiziako sailburuordearena. Honen bidez, ebatzi eta argitaratu egiten dira karrera judizial eta fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egin eta laguntza horiek arautzen dituen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 22ko Aginduaren bidez (urriaren 18ko EHAA, 207. zk.), karrera judizial eta fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzak deitu eta arautu ziren 2022rako. Agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordeak proposamena egin zuen, 2022ko urtarrilaren 20an, eta aipatutako aginduan izendatutako kideek osatu zuten.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 1.– Karrera judizialera, fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora 2022rako sarbidea prestatzeko laguntzen onuradun hautatzea honako hauek:
(Ikus .PDF)
2.– Karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegorako oposizioak prestatzeko dirulaguntzak esleitzea, deialdiko 4,2 artikulua aplikatuz, honako pertsona hauei:
(Ikus .PDF)
3.– Eskatzaile hauek baztertutzat jotzea, eskatutako dokumentazioa ez bidaltzeagatik edo deialdi-aginduan eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 11.
Justiziako sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.