Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1105

IRAGARKIA, Bide Azpiegituretako Departamentuko Kontratazio zerbitzuburuaren lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez, betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.

2022ko otsailaren 23ko 36 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:

– Bide Azpiegituretako Departamentuko Kontratazio zerbitzuburuaren lanpostua. (B2022/L04).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostia, 2022ko otsailaren 24a.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala