
48. zk., 2022ko martxoaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1100
225/2022 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez indargabetzen baita 1974/2021 Ebazpena, abenduaren 16koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten duena.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 16ko 1974/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Akatsak antzeman dira aipatutako Ebazpenean, eta, haien izaera kontuan hartuta, erabaki da ebazpen hori indargabetzea.
Horrexegatik, eta emandako eskumena baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Indarrik gabe uztea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 16ko 1974/2021 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Anatomia Patologikoko Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.
Arabako ESIko zuzendari-gerentea,
JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.