47. zk., 2022ko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1089
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espedientearen probaldia irekitzeko erabakia. Espediente horiek Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legearekin lotuta daude.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Espedientatutako pertsonak bost eguneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokitzat jotzen dituen beste frogabide batzuk proposatzeko.
Erabakiaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.