Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1050

IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 21ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, babestutako etxebizitza kontratua ez berritzeko ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Samaniego kalea 2, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko dio. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, agertu denetik zenbatzen hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 21a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala