Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1045

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita diruz lagundutako proiektua burutzeko epea luzatzea baimentzen duen ebazpena. Dirulaguntza horiek Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko eman ziren 2018ko ekitaldirako.

Eranskinean agertzen den interesdunari aipatutako ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela-eta iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Ebazpena interesdunaren eskura dago Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, honako helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 4. solairua, F gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Hau argitaratzen da eranskinean aipatzen den interesdunak horren berri izan dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala