45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1039
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2021eko onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduak 21.5 artikuluan ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasoko dituzten zenbatekoak adieraziko direla.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2021ean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.