45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
AIARAKO UDALA
1037
IRAGARKIA, Administrazio Orokorreko Teknikari plaza baten hautaketa-prozesuaren deialdiaren oinarri espezifikoak (2021eko enplegu-eskaintza publikoari eta hautaketa-prozesuaren deialdiari dagozkionak) onesteari buruzkoa.
2022ko otsailaren 9ko «Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialaren» 17 zenbakian argitaratu ziren Administrazio Orokorreko teknikari baten plazarako (eskala: Administrazio Orokorra; azpieskala: teknikoa; kategoria: goi-mailako teknikaria; taldea: A1; hizkuntza-eskakizuna: 3, derrigorrezkoa) hautaketa-prozesuaren deialdiko oinarri espezifikoak, 2021eko enplegu-eskaintza publikoari dagozkionak.
Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Plaza horiei dagozkien hurrengo argitalpenak udal honen iragarki-taulan, udal-webgunean edo Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Aiara, 2022ko otsailaren 9a.
Alkatea,
GENTZA ALAMILLO UDAETA.