Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2022ko martxoaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1034

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzea xedatzeko den 2022ko otsailaren 1eko Agindua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2022ko otsailaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena (2022ko otsailaren 17ko EHAA, 35. zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Bigarren ebatzian,

hau dio:

«Bigarrena.– Dekretu honek 2022ko otsailaren 18an izango ditu ondorioak.»

Baina hau esan behar du:

«Bigarrena.– Dekretu honek 2022ko otsailaren 17an izango ditu ondorioak.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala