Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2022ko martxoaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BILBO-BIZKAIKO UREN PARTZUERGOA
1009

IRAGARKIA, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeari buruzkoa.

2021eko azaroaren 9an egindako ohiko bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak, legez eratuta eta kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin, onetsi egin zuen Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea.

Sarrerak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, baldin eta egun horretarako Busturialdeko Ur Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak integrazio-baldintza guztiak onartzeko behin betiko erabakia hartzen badu.

Abenduaren 23an egindako ohiko bilkuran, Busturialdeko Ur Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, legez eratuta eta kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin, behin betiko onetsi zuen:

– Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integratzeko ondasun, zerbitzu eta eskubideen inbentarioa eta langileen zerrenda.

– Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea, berariaz onartuta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren estatutuak eta integrazio-dokumentuan adierazitako baldintzak.

– Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko eskaera, aktiboak eta pasiboak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari lagata 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Erabaki hori argitaratu da 2021eko abenduaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (249. zenbakia) eta 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (262. zenbakia); beraz, 2022ko urtarrilaren 1ean, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoan sartu da ondorio guztiekin.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Estatutuen 41.2 artikuluarekin bat eginik, integrazioa adostu ondoren, elkartutako entitateak modu indibidualean gehituko dira Partzuergora, gainerako kideak bezalaxe.

Horrenbestez, 2022ko urtarrilaren 1ean, honako udal hauek osatzen dute Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa:

Abadiño, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Ajangiz, Alonsotegi, Amoroto, Arantzazu, Areatza, Arratzu, Arrigorriaga, Artea, Atxondo, Aulesti, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Barrika, Basauri, Bedia, Berango, Bermeo, Berriatua, Bilbao, Busturia, Derio, Dima, Durango, Ea, Elantxobe, Elorrio, Erandio, Ereño, Etxebarri, Etxebarria, Forua, Fruiz, Galdakao, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gizaburuaga, Gordexola, Gorliz, Gueñes, Ibarrangelu, Igorre, Iurreta, Ispaster, Izurtza, Kortezubi, Larrabetzu, Laukiz, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Mañaria, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muskiz, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Sopuerta, Sukarrieta, Trucios-Turtzioz, Ubide, Ugao-Miraballes, Urduliz, Urduña, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Zierbena eta Ziortza-Bolibar.

Horren berri eman da guztiek jakin dezaten.

Bilbao, 2022ko otsailaren 10a.

Gerentea,

PEDRO M.ª BARREIRO ZUBIRI.


Azterketa dokumentala