43. zk., 2022ko martxoaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1001
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait ebazpen, honako legeetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Espedientea ikusteko aukera dago Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2022ko otsailaren 22a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.