Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2022ko martxoaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERNANIKO UDALA
996

IRAGARKIA, Hernaniko Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dauden Ur eta Argi ofizialen hiru lanpostu betetzeko lehiaketa-oposizio librearen deialdiari eta oinarriei buruzkoa.

2022ko urtarrilaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (12. zk.) honako lanpostu hau betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira osorik:

Ur eta Argi Ofizialaren hiru lanpostu, Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezien azpieskalakoa, ofizioetako langilea, oposizio-lehiaketa bidez, txanda irekian.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodun izango da, iragarki hau Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Deialdi honi buruz aurrerantzean oinarriei jarraituz egin beharreko bestelako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Hernani, 2022ko urtarrilaren 25a.

Alkatea,

XABIER LERTXUNDI ASTEASUINZARRA.


Azterketa dokumentala