Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
986

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, beste Agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2021eko azaroaren 24koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen diren ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak.

2021eko abenduaren 2an argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 24ko Agindua, zeinaren bidez onartzen diren ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak.

Laguntzak Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduko 22. artikuluan araututakoen artean daude. Erregelamendu horrek nekazaritza eta basogintza sektoreetarako eta landa eremuetarako laguntza kategoria jakin batzuk barne merkatuarekin bateragarriak deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (Aholkularitza-zerbitzuetarako laguntzak).

Europako Batzordera transmititu da laguntza horri buruzko informazio laburtua, erregelamendu horretako 9. artikuluak aurreikusten duen modura. Transmisio horren erantzun gisa Europako Batzordearen komunikazioa jaso da adieraziz 1.5.a) artikuluan ezarritako betebeharra adieraztea falta dela, eta aipatutako 2021eko azaroaren 24ko Aginduan sartu egin behar dela betebehar hori.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 24ko Agindua, zeinaren bidez onartzen diren ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak.

Aldatu egiten da Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko azaroaren 24ko Aginduaren (zeinaren bidez onartzen diren ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzetarako 2021eko deialdiaren oinarriak) 4.1. oinarria; n) letra eransten zaio eta honela gelditzen da idatzita:

«n) II. kapitulutik VI.era bitartean araututako laguntzetarako onuradunak ez du egon behar berreskuratzeko zain dagoen agindu bati lotuta, Europako Batzordeak aurretik hartutako erabaki batek emandako laguntza legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanagatik».

Ondorioz, aldatu egiten da eskabidea egiteko inprimakia, erantzukizunpeko adierazpena gehitzen baitzaio, eta honela gelditzen da idatzita:

«– II. kapitulutik VI.era bitartean araututako laguntzetarako: adierazten dut ez nagoela berreskuratzeko zain dagoen agindu bati lotuta, Europako Batzordeak aurretik hartutako erabaki batek emandako laguntza legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanagatik».

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala